MADDALEN SARIA

MAITE ETA MIREIA
Bazen behin neska bat Mireia izenekoa. Berak ezin zituen umeak izan, baina egun batean maitagarri bat etorri zen. Maitagarriak magia egin zuen eta Mireia haurdun geratu zen. Mireiak neska bat izan zuen eta Maite izena jarri zion.
Urteak pasa ziren eta berriro maitagarria etorri zen. Oraingoan maitagarria gauza txarrak esan zizkion. Maitaigarriak esan zion Maite eraman behar zuela. Mireiak ez zion utzi eta orduan maitagarriak bi aukera eman zizkion:
1- Maite eramatea momentu horretan.
2- Maite eramatea 20 urte zituenean.
Mireiak bigarrena aukeratu zuen, baina, gaizki aukeratu zuen. Ez zen ohartu lehenengoa hobea zela denbora pasatzean askoz tristeago jarriko zelako eta askoz gehiago kostatuko zitzaiolako Maite ematea.
Denbora pasa zen eta Mireia zenbatzen ari zen egunak eta pentsatzen zuen denbora gutxi geratzen zitzaiola. Orduan sorgin batengana joan zen eta esan zion nahi zuela edabe bat bere alaba berekin egoteko bizitza osoan.
Edabea hiru egunez bota behar zen uretan. Hirugarren egunean Maite ito egin zen eta loro batean bihurtu zen. Mireiak urrezko kaiola batean gorde zuen. Jendea ikustera joaten zen eta kaiola ikutzen zutenean hiltzen ziren.
Egun batean arrantzale batek entzun zion loroari eta etorri zen ikustera loroa. Berak kaiola ikutu zuen zen eta Maite pertsona normal batean bihurtu zen eta Mireia txori itsusi batean.
Mireia (txori itsusia) basora joan zen eta han ehiztari batek hil egin zuen. Maite konturatu zen bere ama ez zegoela eta orduan bera eta arrantzalea bilatzen ari ziren. Azkenean hilda aurkitu zuten. Orduan, arrantzalea eta Maite poliziarengana joan ziren eta esplikatu zuten dena. Baina poliziak ez zuen sinistu. Orduan, Maite eta arrantzalea probak bilatzen hasi ziren. Maite sorginarengana joan zen eta esan zion joateko beraiekin poliziarengana. Maite, arrantzalea eta sorgina berriz ere poliziarengana joan ziren. Eta sorginak dena kontatu zien baina oraindik poliziak ez zuen sinisten. Bakarrik geratzen zitzaien maitagarria, baina ez ziren joan, joaten baziren maitagarriak ahal zuen Maite berarekin eraman. Orduan sorginak edabe bat prestatu zuen. Joan ziren mendira eta aurkitu zuten txoria hilda. Hala ere, edabea eman zioten baina ezin izan zuten berpiztu.
Orduan, Mireiak txikitan zeukan senargaia etorri zen, eta muxu bat eman zion. Txoria esnatu zen eta Mireian berriro bihurtu zen. Gero, bostak poliziarengana joan ziren, dena kontatu zuten baina oraindik poliziak ez zuen sinisten.
Ia hogei urte pasa ziren eta maitagarria etorri zen. Mireiak gertatukoa esplikatu zion baino maitagarriak dena zekien. Maitagarriak bost egun utzi zizkion.
Denen artean zerbait egin behar zuten. Mireiak etxean kamara zeukan. Orduan, orduan bideo bat grabatzea esan zuen Maitek .Bideoan agertzen zen nola saiatu ziren denak Maite beraiekin egoteko.
Azkenean maitagarria etorri eta bideoa ikusi zuen eta Maite ez zuen eraman.
Maite eta arrantzalea ezkondu nahi zuten eta ezkontza guztia prestatu behar zuten. Egun batean denak restaurante batera joan ziren ospatzeko eta momentu horretan Maitek esan zuen bera eta arrantzalea ezkonduko zirela. Denak poz-pozik jarri ziren.
Abuztuaren zazpian ezkondu ziren eta betirako iraun zuten. Egun horretan Mirea eta bere senargaia berriro enamoratu ziren eta ere betirako iraun zuten ere.
geronimo stiltonn